Historia mítica de la S.D. Indautxu

SOCIEDAD DEPORTIVA INDAUTXU KIROL-ELKARTEA

Athletic Club Diputación Foral de Bizkaia Bilbao Kirolak
  • español
  • euskera

Kluba >> Historia

Historia

Irudietan handitzeko, klik egin.

Indautxu K.E.

INDAUTXU Kirol Elkartea 1924. urteko maiatzean sortu zen. Bere hastapenetan, bi denboraldi soilik (1926 eta 1927) behar izan zituen Bizkaiko Liga Txapelketaren “B” seriean jokatzen hasteko, “C” seriearen irabazlea izan baitzen. INDAUTXU Josechu Allende Pérezi esker jaio zen. Honek, bere garaian José Allende Plágarok sortutako Sport de Onchenako zelaiei jarraipena eman nahi izan zien. Govillarrek, Bilbao Olaetak, Fradek… lagundu zioten ideia hau aurrera eramaten. Lehenengo presidentea Eugenio Echevarría izan zen eta Emilio Uruñuela “Litri” bere presidenteordea. Futbol zelaia Onchenan kokatzen zen (gaur egungo Jesuitak Ikastetxea dagoen tokian), baita Chimbo Ibarran ere. Garai hartan, Alavés, Basconia, Erandio, Deusto, Zorroza eta Zugatzarte ziren bere lehiakide esanguratsuenetarikoak. Futbolean ezezik, Kirol Elkartea igeriketan, boxeoan eta belar hockeyn ere izan zen oso nabarmena. Halaber, “Kastrexanako aldaparen igoera” deituriko motor frogaren antolatzailea izan zen, lehiaketa honetan kotxeek eta motorrek parte hartzen zutelarik.

Arrazoi desberdinengatik, Indautxuk bere ekintza kopurua murriztera behartuta ikusi zuen bere burua, 1929. urtean desagertzeko zorian egon zelarik. Baina 1940. urtean, Jaime Olaso, Escudero, Arzanegui eta Jesuitak Ikastetxeko hainbat ikasleri esker, indartu egin zen. Garai honetako lehenengo presidentea Manolo Berastegui izen zen. Behin berriztuta, Indautxu Kirol Elkarteak San Fausto futbol zelaian debutatu zuen 1940.urteko irailaren 8an eta garailea izan zen Durangoko Kulturalaren kontra. Barakaldoren aurka ere garaipena lortu zuen (3-1) Lasesarren. Bizkaiko txapelketako Lurraldeko Bigarren mailako partida Basoselay zelaian jokatu zuen Santutxuren aurka, berriro ere irabazlea izan zelarik (2-1). Bere taldeko burua izan zen eta honen ondorioz maila igoera lortzeko liga jokatu ahal izan zuen. Irabazi egin zuen, Lemona, Galdakao, Peña, Siempre Adelante, Zurbaran eta Portugaleteren aurretik. “Hezkuntza eta Atsedena” lehiaketan ere lehenengoa izan zen. 1941. urteko azaroaren 2an bere aurkezpen ofiziala egin zuen San Mamesen, 3-3 emaitza lortuz Bilbao Athletic Clubaren aurka.

Behetik hasita, hauexek dira gure lorpen batzuk: 6 aldiz Bizkaiko Zaleen garaileak, 1945ean Espainiako irabazleak, azpi txapeldunak 1947an eta 1955ean talde garrantzitsua garai hartako 2.mailan (zein bi taldetan banatuta zegoen: Iparraldekoa eta Hegoaldekoa). 2.mailan jokatutako lehenengo denboraldian, Sebastián Ontoria (Real Sociedad) eta San Mameseko internazionalak ziren José Luis López Panizo eta Telmo Zarraonaindía (hau da, Panizo eta Zarra aurrelari ospetsuak) eskuratu genituen. 10 urte luze eman genituen maila honetan.

Orduz geroztik, Indautxu Kirol Elkartearen garaipenik esanguratsuenetarikoak honako hauek izan dira: Espainiako Zaleen txapelketan garaile (1945), bigarren lekuan (1942, 1947, 1948, 1949), 13 denboraldi Bigarren Mailan (1956-57 eta 1958-59 hirugarren postuan), 18 denboraldi Hirugarren Mailan, 2 denboraldi Ohorezko Mailan, 17 denboraldi Lehentasuneko Mailan eta beste bi Lurraldeko Lehenengo Mailan.

Gaur egun, Indautxu Kirol Elkarteak Bizkaiko Lurraldeko Mailan lehiatu egiten du. Bai Eskola Kirol, baita Federatutako Futbolaren barruan ere maila guztietan ditugu taldeak. Ehundaka jokalarik eta familiek oinarri gaituzte, baita zaleek ere. Hauetariko askok oraindik dute gogoan Garellanoko zelaia, non hainbat eta hainbat partidatan parte hartu dugun. Nahiz eta gaur autobus geltokia izan, mantentzen ditu oraindik 60ko hamarkadan Creu Alta Vallesanatik ekarritako argi dorreak.

Indautxun oso jokalari garrantzitsuak izan ditugu, adibidez: Larrauri, Mentxaka, Iñigo Lizarralde, Antonio Aldonza, Vicente Elorriaga, Nando González, Manuel Etura, José Ramón Ibarreche, José Ramón Irusquieta, Manolín Martínez, Armando Merodio, Sebastián Ontoria, José Luis Panizo, Alfredo Pascual, Raimundo Pérez Lezama, Rafael Escudero Etxebarria, Telmo Zarra, Juan María Zorriketa Aspiazu, Ángel Arzanegui, Esteban Echevarría, José Luis Villabeitia, Fernando Llorente, Juanito Ochoa, Rafael Escudero, Nicolás Viar, Jaime Escudero II, Ignacio Azcárate, Ignacio Uribe, José Mª Pereda, Luis Axpe, Eusebio Ríos, José Mª Cobo, Santiago Isasi, Miguel Jones, José Luis Azcueta, Joaquín Uría, José Luis Perea Genúa, Isidro Latatu, José Mª Quintela, José Mª Argoitia, Ignacio Ayarza, Javier Echevarría, Plácido Bilbao, Juan Eraña, José A. Rojo Latorre, Víctor Manuel Urquijo, José Mª Zorriqueta, Juan Manuel Zamora, José Mª Irusquieta, Mariano Martín, Andrés Mendieta, Víctor Díez, José Mª Lizarralde, José Eulogio Gárate, Jesús Mª Irízar, José Luis Rico, Javier Vahamonde, José Ángel Rojo II, José Luís Meléndez, José Mª Amorrortu…

Bide batez, Indautxuren beste lorpen bat azpimarratu behar dugu: txirrindularitza talde baten sorkuntza 50. hamarkadan, non Loroño, Langarica edota Carmani bezalako txirrindulariek parte hartu zuten. Izan ere, Jesús Loroño, Indautxuko armarria zeramalarik, bosgarrena izan zen 1958ko Frantziako Tourrean eta denboraldi berean, lehenengoa Espainiako Itzulian eta hirugarrena Catalunyako Voltan. Ez da gutxi…!!!! Baina hau beste kontu bat da.

Aurrera S.D. Indautxu !!

Zuzendaritza-Batzordea


Presidentea


José Hernández

Kirol-Presidenteordea


José Mancha

Betearazteko Presidenteordea


Ángel Rodríguez

Diruzain-Idazkaria


Javier Sastre

Batzordekideak


Joseba Mendivil
Koldo Bilbao